XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kultur zabalkundea
Alor honetan mintegi, ikastaldi, hitzaldi eta abar luzea antolatzen du APETIk, beti ere itzulpen kalitatea eta itzultzailearen profesionaltasunaren maila jasotzeari begira.

Horrela: - 1985.ean Muga linguistikoak eta dokumentazioa gaiaren inguruan mahai-ingurua antolatu zen SEDICekin (Sociedad Española de Documentación e Información Científica) batera.

Besteak beste, disziplina arteko lana bultzatzea zuen helburu, terminologia eta dokumentazio lan talde bat bultzatuz.

- Ordenagailuz lagundutako itzulpena aztertu eta landu.

- Itzulpen teknikoei buruzko mintegia sortu, itzulpenaren inguruko irakaskuntza eta ikerketa bultzatuz.

Argitalpenak. Hainbat argitalpen ditu erakunde honek: besteak beste, zentsoa, tarifak, estatutuak.

Halere nagusia aldizkaria da (Boletin).

Aldizkari hau da erakundea eta bere partaideen arteko ohizko komunikabide tekniko-profesionala.

Hiru hilabetez behin agertzen da, eta lau zatitan banatu ohi da: APETI informa, Congresos - efemérides, Colaboraciones, Directorio - Guía.

Esan beharrik ez dago Estatu Espainolean diharduen itzultzailearentzat interes handikoa dela aldizkari hau.

Bukatzeko, esan behar da, nahiz eta APETIk azken urteotan asko indartu, oraindik ere itzultzailearen egoera nahiko kaxkarra gertatzen dela telebistako programatan esate baterako, azkeneko ile-apaintzailearen izena agertzen bada ere, itzultzailearen izena ahaztu egiten da; eta liburuetan berriz lupaz begiratu behar dugu zokoren batean itzultzailearen izena aurkitzeko.

Salbuespenak salbu, noski.

Eta Administrazioarekin eta Argitaletxeekin oraindik ere nahiko borroka egin beharko da.

Gu ere ahalegindu beharko garela ez dago zalantzarik.